
Harrigarria! Dulcitiusen teselak zure prismatikoekin
Balio handiko harriak daude museo batean, gehiegi!, baina noizbait ikusi al dituzu koloreztatuak, kromo bat baino txikiagoak direnak eta prismatikoekin?
Ondarea Zaintzeko eta Zaharberritzeko Europako Eguna ospatzen den honetan, etor zaitez Nafarroako Museora eta bertan ezagutu nola zaintzen duten 1.700 urte baino gehiago dituen bertako mosaiko bakarra, zortzi alde dituena, zaldun bat eta hainbat enigma.
Ekar itzazu zure prismatikoak eta Nafarroako museoen pasaportea, ez ahaztu.
- Doako jarduera: topaketa partehartzaile informala/ gaztelaniaz.
- Lekua, eguna eta ordua: Nafarroako Museoan, igandean, 2018ko urriaren 14an, 11:00etan.
- Norentzat: familia girokoak, abenturazaleak.
- Adina: 8-12 urte (neska-mutikoa heldu batek lagunduta joatea aholkatzen dizuegu zeinak eraman baitezake argazki kamera, argazkiak ateratzeko flasharik gabe).
- Zenbatentzat: 16 (izen-emate hurrenkeraz, plazak agortu arte).
- Nola eman izena: irailaren 29tik aurrera, aurrez aurre, Nafarroako Museoko txartel-lehiatilan, irekita dagoenean (asteartetik larunbatera /9:30-14:00, 17:00-19:00, igandetan/11:00-14:00).
- Gidaria: Juana Mª Marco Goñi, museologoa eta ICOMeko bazkidea.
#14ODiaCR #MuseatuEtaBidaiatu
Esker onak: Berta Balduz (zainketa prebentiboa), Ana Errondosoro (euskaratzea), Ana Larruy (diseinua), Manolo Motilva (Ramalete hiribildura bisita “in situ”, Tutera), Jesús Sesma (arqueologia), Emlio Zazu (argazkiak) eta Nafarroako Museoa (izen-emateak kudeatzea).
Norentzat: familia girokoak, abenturazaleak. Adina: 8-12 urte (neska-mutikoa heldu batek lagunduta joatea aholkatzen dizuegu zeinak eraman baitezake argazki kamera, argazkiak ateratzeko flasharik gabe).